Ex librisak bereizgarri zigiluak edo etiketak dira., liburuetako jabetza markatzeko balio dutenak. Parte-hartzaile bakoitzak bere irudimena esploratzeko eta ex libris zigilua diseinatzeko aukera izango du. 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago jarduera eta Berriozarko liburutegi publikoan izango da.
Nazionalismoaren alde eta aurka liburua aurkeztuko du Joxe Manuel Odriozola idazleak, arratsaldeko 19:30ean, Karrikirin. Zer da nazionalismoa: gizatalde batek bere kideen ongi-zatea bermatzeko doktrina? Etnia bat ondokoen gaine-tik ezarri eta besteak menperatzeko ideologia? Herri batek bere iraupena ziurtatzeko tresna? Gaizka Arangurenek gidatuko du aurkezpena eta Odriozolak liburuaren nondik norakoak izango ditu hizpide.
Nafarroako Kutxa Fundazioak Juan Carlos Pikabea margolari nafarraren Landa eremukoa eta hurbilekoa erakusketa hartuko du Civicanen, Aterpeak zikloaren barne. Nafarroa osoko paisaiak dira eraskusketa honetako protagonistak. Egileak azaldu bezala, Foru Erkidegoan barrena murgiltzen den ibilbide piktorikoa da, "gure ingurune hurbileko aberastasuna eta aniztasuna erakusten duena".
Apirilaren 11tik 25era, ostegunero, proiekzioak, hitzaldiak eta pintxo-potea antolatu ditu Berriozarko mendi eskolak. Apirilaren 11n, 19:00etan, Labarga elkartean: Ander Zabalza García, ‘Xabier Ormazabal’ mendiko bekaren irabazlea: “Eskalada tradizionalaren aldarria: Bide berriak britainiar eta norvegiar uharteetan”. Apirilaren 18an, 19:00etan, Zulo Alai elkartean: Filma: “212 Mountains” (Luis Arrieta eta Xabier Zarranz) eta mahai-ingurua: Xabier Zarranz, Oihana Azkorbebeitia eta Asier Labairu. “Trail-running-aren gorakada eztabaidagai. Norantz goaz? ” Moderatzailea: Unai Ugartemendia. Apirilaren 25ean, 19:00etan, Berriozarko Entzunaretoan: ‘MendiAldia’ gala, lehiaketetako sariak emateko. Ondoren film-laburra: BKEren espedizioa 2024an Kaukasora; eta “Into the Ice” filma, glaziarrak ikertzeko Darwin mendikatera egindako euskal alpinismoaren espedizioari buruzkoa. Eñaut Izagirre izango dugu gurekin.