api 18 Nafarroa
Nafarroako Gobernuak egin duen indar polizial eta eskuin muturraren biktimen aitortza ofiziala poz handiarekin hartu du Mikel Zabalzaren familiak. “Nafar Gobernuak aitortzea ez zuela ihes egin, Intxaurrondon hil zutela oso pozgarria da” azaldu du Euskalerria Irratian Lourdes Zabalzak, “Baina hau ez da dena, Madrilek ere aitortu behar digu”.
Bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari, Ana Ollok esan du frankisten omenez eraikitakoa dela Askatasun Plazan dagoen eraikina eta Erorien Monumentuarekin zer egin erabakitzeko "segurtasun juridikoa ziurtatzea" ezinbestekoa dela. Iruñeko Udalarekin elkarlanean, herritarren gehiengoak adierazten duen jarrera kontuan hartu beharko litzatekeela uste du: "Nafarroako Gobernua osatzen dugun hiru alderdiek akordio programatikoan sinatutakoak dio aukera guztiak mahai gainean jarrita gehiengoaren nahia errespetatuko dela".