Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Asiron alkate izateko akordioa erdietsi dute Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-06-11 23:49   Politika

Asiron alkate izateko akordioa erdietsi dute Iruñean

EH Bilduren zerrendaburuak iragarri du itxi dutela gobernu akordioa Geroa Bairekin, Aranzadirekin eta Ezkerrarekin.

Gobernu berriaren programa negoziatzeko bilduko dira gaur

Euskalerria Irratia 2015-06-12 08:24   Politika  Nafarroa

Gobernu berriaren programa negoziatzeko bilduko dira gaur

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerrak lan saioa izanen dute 16:00etan Nafarroako Parlamentuan.

Oihaneder Indakoetxea izanen da Barañaingo alkatea

Euskalerria Irratia 2015-06-11 13:57   Politika  Barañain-Oltza Zendea  Barañain

Oihaneder Indakoetxea izanen da Barañaingo alkatea

Inbestidura akordioa lotua dute jada EH Bilduk, Geroa Baik, Izquierda Ezkerra-Equok eta Participando Barañain hautesle elkarteak.

“Aldaketa gure esku dago”

Euskalerria Irratia 2015-06-11 12:22   Politika  Nafarroa

Gizarte zibileko hiru eragile bildu ditugu mahaiaren bueltan, azal diezaguten nola dakusaten aldaketa sozial eta politikoaren erronka, M24tik 18 egun igaro diren honetan. Hirurok bat datoz: zuhur jokatu behar da, ahantzi gabe zenbait alorretan larrialdi egoeran gaudela eta neurriak ahalik eta lasterren hartu behar direla. Diotenez, lan zaila da baina gauzagarria: “Aldaketa gure esku dago”.

«UPNk baztertu egin du Lizarra»

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-06-11 09:29   Politika

«UPNk baztertu egin du Lizarra»

Ia 80 urte geroago, larunbatean alkate abertzale bat izango da berriro Lizarran. Orain Lizarra eta Geroa Baiko zinegotzien babesarekin, Koldo Leoz EH Bilduko alkategaiak udala «ireki» nahi du.

Enpleguaren alde eta pobreziaren aurka borrokatuko dela agindu dio Gero Baik LABi

Euskalerria Irratia 2015-06-10 20:29   Politika  Iruñea

Enpleguaren alde eta pobreziaren aurka borrokatuko dela agindu dio Gero Baik LABi

Funtzio publikoko egitura "XXI. mendeko Nafarroara egokitzeko" beharra azpimarratu du Uxue Barkosek.

Geroa Baiko Alfonso Etxeberria izanen da Eguesibarko alkatea

Euskalerria Irratia 2015-06-10 21:08   Politika  Eguesibar

Geroa Baiko Alfonso Etxeberria izanen da Eguesibarko alkatea

Geroa Bai, EH Bildu, Somos Valle de Egüés, eta Izquierda-Ezkerra ados jarri dira. 

Nafarroako udalak aldaketaren esku geratuko dira larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015-06-10 12:18   Politika

Nafarroako udalak aldaketaren esku geratuko dira larunbatean

Zerbait historikoa gertatuko da Nafarroan larunbatean, UPNk Nafarroako herri handi gehienetako alkatetzak galduko ditu aldaketaren indarrek egingo dituzten itunei esker.

Geroa Baik "elkarlanera" deitu du patronala, enplegua sortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-06-10 11:55   Politika

Geroa Baik "elkarlanera" deitu du patronala, enplegua sortzeko

Eragile sozial eta ekonomikoekin abiatutako bileren testuinguruan egin zuen bilera atzo CEN enpresaburuen elkartearekin. UGTrekin ere bildu zen.

Geroa Baiko bederatzi legebiltzarkideek jaso dute Parlamentuko akreditazioa

Euskalerria Irratia 2015-06-09 13:33   Politika  Nafarroa

Geroa Baiko bederatzi legebiltzarkideek jaso dute Parlamentuko akreditazioa

"Ekitaldi sinbolikoa izan da gaurkoa, baina, esanahi handikoa", hala esan du Uxue Barkosek. Presidentegaiak gaineratu du, akordio programatikoa bi asteren buruan "bideratua" izatea espero duela. 

20 udalerri jendetsuenetan alkatetza bakarra mantenduko du UPNk

20 udalerri jendetsuenetan alkatetza bakarra mantenduko du UPNk

Euskalerria Irratia 2015-06-09 08:58   Politika  Nafarroa

Udalerri horietatik 11tan izan du alkatetza UPNk; Citruenigon segituko du bakarrik.

Uxue Barkos: "Desadostasunak Parlamentuan landu behar ditugu, ezin ditugu Gobernura eraman"

Euskalerria Irratia 2015-06-08 13:42   Politika  Nafarroa

Aldaketaren gobernuaren aldeko indarrek adostasunak zein desadostasunak nola kudeatu adostu behar dutela uste du Uxue Barkosek, itxura guztien arabera foru presidente berria izanen denak. BArkos jada ez da 33 parlamentariz mintzo baizik eta 26z: "PSNri eskua luzatzeak ezin du aldaketaren bidea gelditu". Podemosek eta IEk koalizio gobernua osatu nahi ote duten galdeturik, dio bi indarrok "gobernua osatzeko bide bat" marraztu dutela, eta hori poliki jorratu behar dela EH Bildurekin "gobernu indartsu eta iraunkorra" osatu ahal izateko.

Geroa Bai Caritasekin batzartu da

Euskalerria Irratia 2015-06-05 13:47   Politika  Nafarroa

Geroa Bai Caritasekin batzartu da

Gizarte eragile, ekonomiko eta sindikalekin egiten ari den batzarretan lehena izan da gaurkoa. Uxue Barkosen arabera, pobreziaren aurka lanean ari diren entitateekin biltzea garrantzitsua da.

Joseba Asiron: "Udal gobernu askotarikoa osatu nahi dugu"

Euskalerria Irratia 2015-06-04 21:20   Politika  Iruñea

Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda Ezkerrari Iruñeko Udal Gobernuko ateak zabalik uzten dizkie EH Bilduko alkategaiak, "haien erabakiarekiko errespetu osoz".

Atea ireki du ezkerrak UPNren harresian

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Hitza 2015-06-05 10:53   Politika

Atea ireki du ezkerrak UPNren harresian

Aldaketa ez da soilik iritsi Nafarroako Gobernura, udal askotara ere heldu da, eta aldatu behar duten udal horiei buruzko erreportaje sorta jarri du abian Nafarroako Hitza-k. Lehena, Tuterari buruzkoa da.