Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Altsasuko liskarra gertatu zeneko bideoak erakusten du sarjentuak ez zuela alkandora odoleztatua

Euskalerria Irratia 2018-04-26 07:42   Politika  Nafarroa

>Iñaki Abaden bideoak erakusten du istiluen ondoren sarjentuak ez zuela alkondara puskatuta edo odolez zikinduta.
>Bideoan Abad bera, Ainara Urkijo eta Jon Ander Cob ikus daitezke. Guardia Zibilaren sarjentua euren ondotik pasatzen da eta ez ditu ezagutzen, ez ditu identifikatzen foruzainen aurrean. Ikusten da, ordea, Abadek deklaratu zuen bezala, sarjentuak eskuarekin jo zuela eta sakelako telefonoa lurrera bota ziola. 

Torturaren inguruko hitzaldia emanen du Paco Etxeberria forentseak

Euskalerria Irratia 2018-04-25 09:51   Politika  Nafarroa

Torturaren inguruko hitzaldia emanen du Paco Etxeberria forentseak

>Tortura Euskal Herrian izeneko hitzaldia emanen du larunbatean Lesakan, 19:00etan. 
>Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarrak duela hamar urte torturatu zituztela gogoratuko dute. 
>Paco Etxeberria mediku forentsearekin batera izanen da Zaine Rekondo ere, torturen biktima bat. 

Idoia Villanueva senataria izan liteke Podemos-Ahal Duguren hautagaia Nafarroako Gobernurako

Euskalerria Irratia 2018-04-23 09:25   Politika  Nafarroa

Idoia Villanueva senataria izan liteke Podemos-Ahal Duguren hautagaia Nafarroako Gobernurako

Podemoseko zuzendaritzaren proposamena litzateke 2019ko hauteskundeetarako. Pablo Iglesias alderdiko idazkari nagusiaren babesa luke.

Enrique Maya aukeratu du UPNk Iruñeko alkatetzarako hautagai izateko

Euskalerria Irratia 2018-04-23 08:02   Politika  Nafarroa

Enrique Maya aukeratu du UPNk Iruñeko alkatetzarako hautagai izateko

Igandean izan dituzte alderdi barruan primarioak eta Mayak eskuratu ditu bozen %79. Atzetik izan du Maria Kutz hautagaia botoen %19 eskuratuta.

Hamar aldiz handitu zen Enrique Goñiren soldata CANen ondare galera iritsi zenean

Euskalerria Irratia 2018-04-18 12:35   Politika  Nafarroa

Hamar aldiz handitu zen Enrique Goñiren soldata CANen ondare galera iritsi zenean

Goñiren Errenta Aitorpenen arabera, 2001ean CANeko zuzendaritza eskuratzearekin 171.000 euro jaso zituen Kutxatik. 2005ean CANek egindako ‘iraunkortasun poliza’ bati esker, soldata modu "diferituan" jasotzen hasi zen. 2010ean 1.800.000 euro jaso zituen. 

Maria Solana: "Altsasuko gazteen aldeko manifestazioan izanen gara proportzionaltasuna aldarrikatzeko"

Euskalerria Irratia 2018-04-11 12:10   Politika  Nafarroa

Maria Solana: "Altsasuko gazteen aldeko manifestazioan izanen gara proportzionaltasuna aldarrikatzeko"

Nafarroako Gobernuak atzo parlamentuak onartutako adierazpena aztertu ondoren erabaki du larunbatean Iruñean izanen den manifestazioarekin bat egitea. Bozeramaleak berak hartuko du parte manifestazioan.

UPNren egoitzan agertu diren pintaketak salatu dituzte

Euskalerria Irratia 2018-04-11 10:41   Politika  Nafarroa

UPNren egoitzan agertu diren pintaketak salatu dituzte

"Faxismoa hilketen bidez sendatzen da" eta "Faxistak kanpora" idatzi dizkiete Orkoiengo egoitzan UPNkoei. Ikur fraxista ere margotu diete. 

Tren sozialaren aldeko apustua egin dute Sakanako herritarrek parlamentuan

Euskalerria Irratia 2018-03-14 13:50   Politika  Nafarroa

Tren sozialaren aldeko apustua egin dute Sakanako herritarrek parlamentuan

Sakana Trenaren Alde plafatrmako eledunak izan dira parlamentuko lan saioan Sustrai Erakuntza Fundazioko kideekin batera. Abiadura handiaren ordez, tren jasangarria eta herritarrei bideratutakoa babesten dutela nabarmendu dute. 

Ruben Ollo aske utzi dute, Auzitegi Nazionalean deklaratu eta gero

Euskalerria Irratia 2018-03-13 13:22   Politika  Nafarroa

Ruben Ollo aske utzi dute, Auzitegi Nazionalean deklaratu eta gero

Kautelazko neurriak ezarri dizkiote: hamabostean behin auzitegira joan beharko du, eta ezinen da atzerrira joan.

Nafarroako legeei Auzitegi Konstituzionalak jarri dizkion mugak salatzeko, mobilizazioa

Euskalerria Irratia 2018-03-13 12:36   Politika  Nafarroa

Nafarroako legeei Auzitegi Konstituzionalak jarri dizkion mugak salatzeko, mobilizazioa

Gizarte eragileek, alderdi politikoek eta sindikatuek egin dute protestan parte hartzeko deia: igandean 13:00etan Sarasate pasealekuan eginen dute "Eskubideak, erabakiak, demokrazia" goiburuarekin. 

Gobernuak 139,1 milioi berreskuratu zituen iaz, zerga iruzurraren aurkako borrokari esker

Euskalerria Irratia 2018-03-12 13:16   Politika  Nafarroa

Gobernuak 139,1 milioi berreskuratu zituen iaz, zerga iruzurraren aurkako borrokari esker

Hartara, ikuskatzaileek 2016an baino %21,5 gehiago berreskuratu dute 2017an

Civismo lobbya dirua eskatzen ari zaie enpresariei, Nafarroari omena kenduko dion txostena egiteko

Euskalerria Irratia 2018-03-12 12:14   Politika  Nafarroa

Civismo lobbya dirua eskatzen ari zaie enpresariei, Nafarroari omena kenduko dion txostena egiteko

Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez, trukean gobernu aldaketa iristen delarik zergak jaistea eskaini die

Podemos-Ahal Duguko kritikoek ez dute baztertzen beste proiektu bat sortzea

Euskalerria Irratia 2018-03-12 07:49   Politika  Nafarroa

Podemos-Ahal Duguko kritikoek ez dute baztertzen beste proiektu bat sortzea

Podemos-Ahal Duguko sektore kritikoak batzarra egin du asteburuan: batetik, parlamentuko lau kritikoek gutxienekoa jasotzen segituko dute eta gainerakoa aholkulari juridikoei ematea; bestetik, alderdi krisiari irtenbidea emateko edo proiektu berri bat sortzeko proposamena ere mahai gainean jarri zuten. 

Justizia eskatuko dute Altsasuko auzirako

Euskalerria Irratia 2018-03-06 13:19   Politika  Nafarroa

Apirilaren 14an da hitzordua. Justizia. Horixe izanen da lelorik nabarmenena.  Baina ez bakarra. Altsasuko Auzia proportziorik gabe, bidegabea eta erokeria hutsa direla zabaltzeko deia egin dute Altsasuko Auzian dauden hamaika gazteren gurasoek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Miguel Sanz, ate birakarien lehendakari: urtero 114.000 euro poltsikoratzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018-03-05 11:56   Politika

Miguel Sanz, ate birakarien lehendakari: urtero 114.000 euro poltsikoratzen ditu

Miguel Sanz Sesma Nafarroako presidente ohiak 114.778 euro kobratzen ditu konpainia ezberdinen eskutik, Noticias de Navarra-k jaso duenez.