Aurrekontuak izanen ditu aurten Iruñeak. "Apartekoa da, hiria geldirik eta blokeatua egon delako orain arte", esan du hitz hartzerakoan Garbiñe Bueno Ogasun eta Kontratazio Publikoko zinegotziak. Aurreko legealdietan UPNk ezu du babes nahikorik izan aurrekontuak onartzeko eta Iruñea "geldirik" zuela adierazi du. "Garai horiek bukatu eta aro berri batean gaude", esan du. Hiriak behar eta merezi dituen aurrekontuak izanen dituela azpimarratu du. "Sozialak, ausartak, berritzaileak eta hirian eraginkortasuna izanen dutenak dira".