Olaia Alonso (ELA): "Dornier enpresaren jarrera itxia da; ez die langileei soldatarik igo nahi"

Euskalerria Irratia api 25, 08:43 Iruñea   Nafarroa

Entzutekoak

Larunbaterako iragarri dute greba eguna Dornier enpresarako lan egiten duten langileek. Iruñeko eremu urdina kontrolatzen dute berrehun behargin inguruk. Hitzarmen duin bat eskatzen ari dira: lan baldintzak ziurtatu eta soldata igoerak galdegiten dituzte, bereziki. Enpresaren jarrera "itxia" izaten ari da eta negoziazioa "etenda" dagoela jakinarazi du ELA sindikatuko ordezkari Olaia Alonsok. Mobilizazioak eginen dituzte apirilaren 27an greba egunarekin batera. 

Maite Olano (LAB): "Zahar etxeak negoziotzat ditu patronalak"

Maialen Huarte Arano api 24, 09:43 Nafarroa

Zahar etxeetako langileek hitzarmena negoziatu nahi dute. 2021ean eseri ziren lehenengoz sindikatuetako ordezkariak patronalarekin, baina "blokeatuta" dago negoziazioa. Protesta "ikusgarri" ugari egiten ari da LAB sindikatua herritarrei iritsi dadin euren "haserrea". Iruñeko Santo Domingo aldapan eginen dute gaur aldarrikapena: "Sanferminetan zezenek korrikalariak nola, zahar etxeetan patronala langileak hala ditu", salatu du LAB sindikatuko ordezkari Maite Olanok. 

Baigorri, Nafarroa