Maite Olano (LAB): "Zahar etxeak negoziotzat ditu patronalak"

Maialen Huarte Arano api 24, 09:43 Nafarroa

Zahar etxeetako langileek hitzarmena negoziatu nahi dute. 2021ean eseri ziren lehenengoz sindikatuetako ordezkariak patronalarekin, baina "blokeatuta" dago negoziazioa. Protesta "ikusgarri" ugari egiten ari da LAB sindikatua herritarrei iritsi dadin euren "haserrea". Iruñeko Santo Domingo aldapan eginen dute gaur aldarrikapena: "Sanferminetan zezenek korrikalariak nola, zahar etxeetan patronala langileak hala ditu", salatu du LAB sindikatuko ordezkari Maite Olanok. 

Julia Fernandez Zabaletari buruzko pastoralerako sarrerak, agortuta

Euskalerria Irratia api 24, 08:48 Iruñea   Nafarroa

Zaldiko Maldiko kultur elkartea ari da ikuskizuna ontzen eta dagoeneko agortu egin dira bi saioetarako sarrerak. Maiatzaren 4an (17:00etan) eta maiatzaren 12an (11:00etan) izanen dira emanaldiak San Frantzisko ikastetxe publikoko patioan.