'Arrats zapo bat', irri egiteko liburua

Maialen Huarte Arano api 18, 13:13 Iruñea   Nafarroa

Arrats zapo bat izeneko album ilustratua da Maite Mutuberriaren azkena lana. "Irri egiteko liburua. Istorio sinple bat. Zapo batena. Soilik, ongi pasatzeko liburua. Hori guztia da Arrats zapo bat", azaldu du Mutuberriak berak. Onomatopeiez josia, jolas fonetikoekin ondua, kolore eta forma lauez osatua eta konposizio zuzenez marrazturiko albuma da. Pamiela argitaletxeak kaleratu du eta salgai dago liburudendetan 14 euroan. 

'Ikas baldintzak jokoan' goiburuarekin manifestazioa egin du Ikasleria Martxan erakundeak

Maialen Huarte Arano api 18, 13:01 Iruñea   Nafarroa

Ikasleria martxan gazte antolakundea kalera atera da. Ikasleen beharrak ase gabe daudela eta jokoan asko dutela aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Iruñean. Nabarreria plazatik aterata Hezkuntza Departamenturainoko bidea egin dute. Osasun mentala gertuagotik zaintzeko aukera edota garraio zerbitzu duinak eskatzen ari dira. "Ikasle baldintzak jokoan ditugu. Ez dira duinak. Euskarazko hezkuntza mugatua dugu espainiar eta frantziar estatuen menpe bizi garelako", esan du Haizea Abasolo Ikasleria Martxan erakundeko kideak.