Berriozarko Udalak etxebizitza bat utziko dio SOS Arrazakeria taldeari

Maialen Huarte Arano api 25, 10:26 Nafarroa

'Elkar zaintzen dugu' izeneko proiektuan elkarlana sustatuko dute Berriozarko Udalak eta SOS Arrazakeriak. Udalak etxebizitza bat utziko die emakume horiek espazio bat izan dezaten elkarrekin egon eta ekimenak gauzatu ahal izateko. "Baliabide bat izanen da emakume migratzaileak elkartu eta etxebizitza baliabide gisara erabiltzeko ere hala behar izanezkero", adierazi du Berriozarko EH Bilduk sare sozialetan. 

'Euskaraz bizitzea debekatuta' dioen pankarta zintzilik jarri du errepide-kartel batean EHE-ek

Maialen Huarte Arano api 25, 10:16 Nafarroa

Euskaldunen Harrotze Astea egiten ari da Euskal Herrian Euskaraz taldea. Ekimen ikusgarriak egin nahi ditu eta horietako bat X sarean argitaratu du bart. Euskararen Legeak ezartzen duen eremuen arabera eremu mistoa eta euskaldunaren arteko mugan jarri du kartel erraldoia EHEek: 'Euskaraz bizitzeko debekua' irakur daiteke. 

Baigorri, Nafarroa