Berriozarko Udalak etxebizitza bat utziko dio SOS Arrazakeria taldeari

Maialen Huarte Arano api 25, 10:26 Nafarroa

'Elkar zaintzen dugu' izeneko proiektuan elkarlana sustatuko dute Berriozarko Udalak eta SOS Arrazakeriak. Udalak etxebizitza bat utziko die emakume horiek espazio bat izan dezaten elkarrekin egon eta ekimenak garatu ahal izateko. "Baliabide bat izanen da emakume migratzaileak elkartu eta etxebizitza baliabide gisara erabiltzeko ere, hala behar izanezkero", adierazi du Berriozarko EH Bilduk sare sozialetan. Atzo osoko bilkuran onartu zuten etxebizitza bat uztea.

Baigorri, Nafarroa