Iruñerriko euskaldunon agerkaria

ELAk salatu du UGTko eta CCOOko zenbait liberatuk Nafarroako Gobernutik jasotzen zutela soldata

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-10-05 20:02   Politika

ELAk salatu du UGTko eta CCOOko zenbait liberatuk Nafarroako Gobernutik jasotzen zutela soldata

"Sindikatu batenak diren berezko lanak egiteagatik" Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez ordaintzen zietela salatu dute Iñaki Zabaletak eta Mitxel Lakuntzak. UGTk eta CCOOk aitortu egin dituzte ordainketak, baina ez leporatzen zaiena.

Aste honetan aske geratuko dira Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto

Euskalerria Irratia 2015-10-05 19:58   Gizartea  Nafarroa

Aste honetan aske geratuko dira Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto

Bateragune auzian zigortutakoek urriaren 11 dute irteera eguna, sei urteko kartzela zigorra osorik bete ondoren.  

Barkosek bat eginen du Urkullurekin Nafarroako Ituna babesteko

Euskalerria Irratia 2015-10-05 12:22  Nafarroa

Barkosek bat eginen du Urkullurekin Nafarroako Ituna babesteko

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Nafarroako presidenteak adierazi du Eusko Jaurlaritzarekin "frente bateratu bat" osatzeko beharra dagoela, Ituna eta Kontzertu Ekonomikoa defendatzeko.

Isabel Elizalde: "Pentsatu behar da ongi azpiegiturak nola finantzatu"

Euskalerria Irratia 2015-10-05 10:44   Politika  Nafarroa

Landa Garapen, Tokiko Adiministrazio eta Ingurumen kontseilari Isabel Elizalde izan da gurean, eta Ubidea, Esako urtegia, landa garapena eta hondakinak izan ditugu mintzagai, besteak beste.

36ko gerran fusilatutako Gobernuko enplegatuak omendu dituzte

Euskalerria Irratia 2015-10-05 09:04   Gizartea  Nafarroa

36ko gerran fusilatutako Gobernuko enplegatuak omendu dituzte

Gerra Zibilean, Nafarroako Diputazioarentzat lan egiten zuten 33 pertsona hil zituzten frankistek. 79 urteren ondoren, gobernu berriak omenaldia egin eta plaka bat inauguratu dute.

Zinemaldia, nafar erara

Euskalerria Irratia 2015-10-02 12:47   kultura  Nafarroa

Zinemaldia, nafar erara

Donostiako Zinemaldian izandako bost film proiektatuko dituzte Iruñean datorren astean, tartean Asier Altuna zuzendariaren Amama.

Sadarrek ez dio gotorleku izateari utzi nahi

Erabiltzailearen aurpegia Taxoareko Hitza 2015-10-02 12:43   Kirola

Sadarrek ez dio gotorleku izateari utzi nahi

Oasunak Lugoren aurka jokatuko du Sadarren, igandean, 17:00etan.

Ubidearen harira, bi Nafarroak aurpegiz aurpegi

Ubidearen harira, bi Nafarroak aurpegiz aurpegi

Euskalerria Irratia 2015-10-02 11:21   Gizartea  Nafarroa

Ubideari buruzko txostena kaleratu du Comptos Ganberak, finantzaketa berraztertzeko eskatuz. Diario de Navarra-k egitasmoak sortutako "aberastasuna" azpimarratu du azalean; Diario de Noticias-ek, aldiz, kostua.

500 eta 800 euro bitarteko diru-laguntza berriak guraso bakarreko familien kontziliaziorako

Euskalerria Irratia 2015-10-01 20:23   Gizartea  Nafarroa

500 eta 800 euro bitarteko diru-laguntza berriak guraso bakarreko familien kontziliaziorako

Bikote ezkondu edo egonkorrek ere eskatu ahal izanen dituzte laguntzak bikotekide batek laneko arrazoiengatik Nafarroatik kanpo bizi behar badu.

Sabino Cuadra kanporatu dute Espainiako kongresuko hizlarien tribunatik

Euskalerria Irratia 2015-10-01 10:19   Politika  Nafarroa

Sabino Cuadra kanporatu dute Espainiako kongresuko hizlarien tribunatik

Espainiako konstituzioa hausteagatik barkamena eskatu ez duelako kaleratu du Jesus Posada kongresuko presidenteak.

Txanpon baten truke…sari ederrak Euskal Tonbolan!

Euskalerria Irratia 2015-09-30 18:31   Euskara  Nafarroa

Txanpon baten truke…sari ederrak Euskal Tonbolan!

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako Euskal Tonbola Nafarroako tabernetara iritsi da. Abendura arte euro batean erosi ahal izanen dira euskarari bultzada emateko balio duten boletoak. Euskalerria Irratian asteazkenero 16:30ean Euskal Tonbolan jolasteko aukera izanen dute entzuleek.

Errefuxiatuen eskubideak betetzeko eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-09-30 13:31   Gizartea

Herri orok errefuxiatuen auzian duen ardura mahai gainean jarri dute Paperak Denontzat, SOS Arrazakeria eta Amnesty Internationaleko kideek Nafarroako Parlamentuan.

Denon garaipena ospatzeko eguna

Euskalerria Irratia 2015-09-30 13:27   Gizartea  Nafarroa

Denon garaipena ospatzeko eguna

>Gaur, 20:00etan, Iruñeko Zentral Kafe Antzokian, lizentzia ospatzeko festa eginen du Euskalerria Irratiak.
>Esne Beltzako Xab eta Pini, Demode Quartet eta The Broken Brothers Brass Band taldeen musika izanen da gozagai. Sarrera, musu truk.
>Politika, kultura euskalgintza eta gizarte mugimenduen munduko hainbat ordezkarik han izanen direla aurreratu dute.

Heldu den urteko gastu-muga 3.478 miloi eurokoa izanen da

Euskalerria Irratia 2015-09-30 12:47   Ekonomia  Nafarroa

Heldu den urteko gastu-muga 3.478 miloi eurokoa izanen da

Nafarroako Gobernuak kalkulatzen du 2016an ekonomia %2,9 handituko dela, eta aurten %2,8. Guztira, 6.000 lanpostu gehiago sor daitezke aurreikuspena betez gero.

Foruzaingoak ezin duela trafikoa mugatu ebatzi du Auzitegi Nazionalak

Euskalerria Irratia 2015-09-30 08:13   Politika  Nafarroa

Foruzaingoak ezin duela trafikoa mugatu ebatzi du Auzitegi Nazionalak

Nafarroako Auzitegi Nagusiak bi epaitan ebatzi du Nafarroak ezin duela mugarik jarri ibilgailuen zirkulazioan, ezta trafikoa eten ere. Epaiak irmoak dira.

Aroztegiako proiektua bertan behera uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-09-29 19:53   Gizartea

Aroztegiako proiektua bertan behera uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

Egitasmo "urbanistiko-espekulatzailea da", Aroztegia…eta gero zer? plataformak eta Sustrai Erakuntzak salatu dutenez. Udalez Gaindiko Eragina duen Plan Sektorialaren figura ez erabiltzeko ere galdegin diote.

Ametsari eusteko puntu bat lortu du Osasunak Kordobaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Taxoareko Hitza 2015-09-29 13:22   Kirola

Ametsari eusteko puntu bat lortu du Osasunak Kordobaren aurka

Osasuna 0-0 Kordoba| Harrobiko bederatzi jokalari atera zituen hamaikakoan Enrique Martin Monreal.

Volkswagenen itzala sektore osora hedatzen ari da, araudi biguna lagun

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-09-29 10:44   Ekonomia

Volkswagenen itzala sektore osora hedatzen ari da, araudi biguna lagun

Isurien neurketen eskandalua «izozmendiaren punta» dela dio Transport & Environment ikerketa zentroak. Audik aitortu du 2,1 milioi auto saldu dituela motor manipulatuarekin, eta Skodak 1,2 milioi.

Hesian, Oihan Vega, Emon eta Zea Mays Nafarroa Oinezen

Euskalerria Irratia 2015-09-29 09:31   Euskara  Nafarroa

Kalakan, Tximeleta eta Xutik taldeek ere abestirik ezagunenak taularatuko dituzte, urriaren 18an, Elizondon.

Hauteskunde orokorretara UPNrekin joateko aukera aztertzen ari da PP

Euskalerria Irratia 2015-09-29 08:56   Politika  Nafarroa

Hauteskunde orokorretara UPNrekin joateko aukera aztertzen ari da PP

Nafarroako alderdi popularreko batzorde kudeatzailearen presidente Pablo Zalbak esan zuen akordioa lortzeko aukera dagoela “Espainian PPk Gobernatzea nahi duen guztiekin”.

Nabarmenak