Lourdes Zabalza: “Historikoa da Nafar Gobernuak aitortzea gure anaiak ez zuela ihes egin baizik eta Intxaurrondon hil zutela”

Haritz Pascual Garjon api 18, 14:14 Nafarroa

Nafarroako Gobernuak egin duen indar polizial eta eskuin muturraren biktimen aitortza ofiziala poz handiarekin hartu du Mikel Zabalzaren familiak. “Nafar Gobernuak aitortzea ez zuela ihes egin, Intxaurrondon hil zutela oso pozgarria da” azaldu du Euskalerria Irratian Lourdes Zabalzak, “Baina hau ez da dena, Madrilek ere aitortu behar digu”.

Gazako sarraskia salatu dute Nafarroako osasun langileek

Haritz Pascual Garjon api 18, 12:34 Nafarroa

Azken sei hilabete hauetan Israelek giza eskubide guztiak urratu dituela salatu dute ospitale eta Nafarroa osoko osasun etxeen aurrean egindako 30 elkarretaratzeetan. Israelgo armada laguntzen duten osasun produktuen enpresen kontrako boikota eskatu dute.