x

Euskalerria Irratia 2022ko ekainaren 20a

SUTEAK 

AHAL DUGU: Langileen lana txalotu. Ez da unea politizatzeko, eta ardurak banatzeko. Lehen mailako arazo klimatikoa da. 
EH BILDU: Kezka bizi adierazi nahi dugu. Latza da bizitzen ari garena. Elkartasuna kaltetuei eta aitortza lanean ari direnei. 
(Ondorioak datozen egunetan atera beharko ditugu, ez da lehentasuna orain, baina erabaki batzuekin zalantzak ditugu. Agian gobernuak lehenago erreakzionatu behar zuen. 
GEROA BAI: Elkartasuna herriekin, hurbiltasuna etxebizitza uzteko beldurra izan dutenekin. 

 

Suteen itzaltze lanetan ari direnak txalotu dituzte parlamentuko taldeek

Lehentasuna suteak itzaltzea eta kalteak neurtzea dela adierazi dute talde guztiek, baina datozen egunetan erantzukizunez hausnartu beharko dutela ohartarazi dute. 
Talde guztiekin bilduko da Nafarroako Gobernua egoeraren berri emateko. 

Suteen inguruan mintzatu dira Nafarroako Parlamentuko taldeetako eledun guztiak Mahai eta eledunen astelehenetako batzordearen ondorengo adierazpenetan. "Etsigarria", "latza" edota "amorragarria" izan dira gehien
errepikatu direnak. Larunbatetik lehen lerroan lanean ari diren profesionalak txalotu dituzte talde guztiek, eta herritarrek eta nekazariek erakutsitako elkartasuna azpimarratu dute. Halaber, babesa eta elkartasuna agertu diete suteen 
ondorioz kalteak pairatu dituztenei. 

Nafarroako Gobernuak talde parlamentario guztiak deitu ditu larrialdiaren berri emateko. 17:30ean elkartuko dira talde parlamentarioetako eledunak, Javier Remirez presidenteordearekin.  
Iritzi berekoak dira talde guztiak: "Une honetan, lehentasuna sua itzaltzea da". Hala ere, egin dituzte lehenengo irakurketa politikoak.
Geroa Baik kalteak ezagutu nahi ditu, eta horri buruz galdetuko dio gaur gobernuari. Orain, protagonismo politikoak interes orokorraren alde egiteko du zentzua soilik, Uxue Barkos bozeramailearen iritziz: "Begirada bikoitzarekin jokatu behar dugu, arazoari konponbidea emateko, ekintza koordinatuan, parlamentutik ere". 

Erabaki zenbaitekin zalantzak ditu EH Bilduk. "Agian gobernuak lehenago erreakzionatu behar zuen", hausnartu du Adolfo Araizek. 
Ahal Duguko Mikel Builek aldaketa klimatikoarekin lortu ditu suteak, eta horri aurre egiteko beharra azpimarratu du: "Lehen mailako arazo klimatikoa da". 

 


0-3 LEGE PROPOSAMENA

EZKERRA: "Txirigotada"
AHAL DUGU: "Brindis al sol". Eskuinari su guztietan egotea gustatzen zaio. Txosten juridikorik ez dago oraindik, 
EH BILDU: AUrrera urratsa da, baina oraindik asko falta da behin betiko irtenbidea emateko. "Espektatiba faltsuak sortzen ari dira". Akats juridikoak dituela uste dugu, txostena eskatu dugu. 
GEROA BAI. Ez dugu ulertzen lege proposamena urgentziaz tramitatzea, hezkuntza plataformarekin lanean ari denean. 
PSN. Esfuerzo y compromisio en seguir ondando en los proximos presupuestos. para llegar a los objetivos. Valorar los avances. No compartimos la proposicion de ley de NA+. El gobierno ha llegado al limite que podía (kortea ez dut)
NA+. UPNko gobernuei esker daude 0-3 zikloko ikastetxeak. Zerbitzuari kalitatea eskaintzeko unea da

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!