Katakraken ‘Zientziaren balioak egia-ostearen garaietan’ eta ‘Lurralde eko-euskaldun eta euskal-feministarik bai ote?’ jardunaldiak eginen dituzte, Elhuyar, UEMA eta Kontseiluarekin elkarlanean. Hezkuntzari lotutakoak izanen dira, berriz, dagoeneko UEUren egoitza bilakatu den Ezpeleta jauregian.
Duela 50 urte ezinezkoa zirudiena egin daitekeela erakutsi du UEUk. Euskaraz ikasi daiteke, edozein gauza, baita ikertu ere. Hausnartzeko aukera izanen da, beraz, horietan; baina urteurrenean daudenez ezin zuen hutsik egin ospakizun kutsuko jarduerarik: UEUfestak. Ekainaren 7an, LABAn Irati Majuelo, Nerea Blanco, Imanol Picallo, Aroia Burguete eta Ilazki Anaut ikergazteak, Natxo Irigoien ikertzaile beteranoa eta Abereh musikaria izanen dira.