Bergarako historian murgiltzeko aukera, Bergarako Udalaren eta Laboratorium Museoaren eskutik

BABESTUTAKO EDUKIA 2021ko uzt. 28a, 11:40

Historia handiko herria da Bergara; herriguneko kaleetan barrena ibilita ikusi eta sentitu daiteke. Jauregi eta lorategi ederrez beteta dago, eta ezagutzaren herria ere esaten zaio, bertan isolatu baitzuten Wolframa Elhuyar anaiek.

Historian atzera eginda, Ilustrazio garaian nabarmen garrantzitsua izan zen Bergara, eta zutik dirau oraindik Errege Seminarioak. Gainera, bertan isolatu zuten Elhuyar anaiek Wolframa; horregatik dago izendatuta Europako Historic Site.

Horren guztiaren berri ematen du Errekalde Jauregian kokatuta dagoen Laboratorium Museoak, bertako zein nazioarteko zientzialariak eta zientzia-zaleak txunditu dituenak. Baina hori baino askoz gehiago dira Laboratorium museoa eta Bergara: publiko guztiari zabalik eta bizi-bizirik dauden esperientziak dira.

Hori guztia bere horretan ezagutzeko, Udalak eta Laboratorium museoak programa zabala prestatu dute eta baita mota askotako bisita gidatuak ere; besteak beste, Telesforo Monzonen bizileku izan zen Olaso Dorrera. Halaber, herrigunetik atera eta naturaz disfrutatu nahi izanez gero, badago horretarako aukera ere, dolmenen ibilbidearekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!