A10 Hauteskundeak

Bel Pozueta: “Inguruko guztiak konbentzitu behar ditugu bozkatzera joateko”

  • “Gauzak lortzeko lor dezakezula sinetsi behar, eta nik eserlekua lortuko dugula sinesten dut. Baina ezin erlaxatu”
  • “Haserrea boto bihurtu behar dugu. Twitterren kexuka ibilita ez dugu eraldaketa lortuko. Ahots abertzale, feminista eta solidarioa eraman behar dugu Madrilera”.
  • “Justiziaren aldeko pertsona guztiei hausnarketa egin dezatela eskatzen diet: pentsa dezatela zein den injustiziaren aurkako botorik eraginkorrena”.

EH Bilduren zerrendaburu Bel Pozueta elkarrizketatu dugu Metropoli Forala saioan, Euskalerria Irrratian, Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetako kanpainako elkarrizketa sortan. Aurretik Geroa Baiko Maria Solana eta Elkarrekin Ahal Duguko Ainhoa Aznarez pasa dira gure mikrofonoetatik. GAinontzeko hautagaitzek ez zuten hautagai euskaldunik, edota elkarrizketa egiteari uko egin diote.