Atxukarro: "Logroñon Zugarramurdiko 12 emakume erre zituztela 409 urte bete dira"

Urteurrena baliatuta Zugarramurdiko sorginen berri eman du Bakarne Atxukarrok Irrintzi Plazan.

Zugarramurdiko sorginkeria prozesua 1610. urtean gertatu zen. Gertakari hartan, Espainiako Inkisizioak Zugarramurdiko eta haraneko 300 inguru herritarri sorginkeria egitea egotzi zien, horietako 40 Logroñora atxilotuta eraman zituen, eta haietatik 12 sutan errez hil zituzten (haietariko 5 jada espetxean hil ziren, eta haien irudiak erre zituzten). Azaroaren 7an gertatu omen zen.