Daniel López Moreno, Nafarroa Oinezek omendutako ekintzailea: "UPNk ez du ikusi nahi hemen dagoena"

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 16a, 16:30
Daniel López Moreno Tuteran. Arg. Dani Blanco. Argia.

Aurten Nafarroa Oinezek Daniel López Moreno euskaltzalea eta azken zortzi urte hauetan Tuterako Olentzero izan dena eta Errigora ekimena omenduko ditu.

Daniel López Moreno, Ablitas herriko semea, irakasle erretiratua, Tuterako Beterri peñako kidea, Geroa Baiko militantea eta euskaltzale sutsua da. Bere hiru semeek Argia Ikastolan ikasi dute. Azken zortzi urteotan Tuterako Olentzero izan da. Hori aski ez eta inguruko herri eta ikastetxeetan ikazkinarena egiten du pozarren.

Hona hemen Argia aldizkarian Daniel López Morenori eginiko elkarrizketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!