Medikuntza Gradua ikasten ahalko da Nafarroako Unibertsitate Publikoan irailetik aurrera

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 12a, 13:57

Nafarroako Gobernuak azken baimena eman dio unibertsitate publikoari, eta ostiralean bertan zabalduko dute izena emateko epea. 60 ikasle hartuko dituzte, eta gaztelaniaz emango dute gradua.

Irailean hasiko dira ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntza Graduko eskolak hartzen. Hori baino lehen, ostiralean zabalduko dute izen emateko epea. Denera 60 ikasle hartuko dituzte ikasturte bakoitzean. Orain arte, Nafarroan Opusen unibertsitatean ikas zitekeen Medikuntza. NUPen ere gaztelaniaz emango dituzte ikasketak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!