Hizkuntza planak jarriko ditu martxan gobernuak departamentu desberdinetan

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 14a, 08:41
Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilaria.

2017ko azaroan onartu zen dekretu hori, herritarrek Administrazioaren aurrean euskaraz aritzeko onartuta duten eskubideari erantzuteko, Euskarari buruzko Foru Legean onartzen den moduan, eta hori Nafarroako eskualdekatze eta errealitate soziolinguistikoan ezarritako mailaketa kontuan hartuz egiteko.

Nafarroako Gobernuko departamentuak 2019-2021 aldirako Hizkuntza Planak onartzeko lanean ari dira, 103/2017 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz (103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan). Prozesu horretan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak jada onartu du berea, eta gainerako departamentuek gauza bera egingo dute datozen asteetan.

2017ko azaroan onartu zen dekretu hori, herritarrek Administrazioaren aurrean euskaraz aritzeko onartuta duten eskubideari erantzuteko, Euskarari buruzko Foru Legean onartzen den moduan, eta hori Nafarroako eskualdekatze eta errealitate soziolinguistikoan ezarritako mailaketa kontuan hartuz egiteko.

Planen hasieran, departamentuaren egitura eta legezko esparrua deskribatzen dira, eta datu demografiko eta soziolinguistikoak ematen. Gero, abiapuntuko egoeraren hasierako diagnostikoa egiten da (zenbat plazatan den beharrezkoa euskaraz jakitea), langileek euskaraz jakitearen inguruko datuak biltzen dira, eta departamentuko jakinarazpen eta errekurtsoen egoera aztertzen da. Departamentu bakoitzean herritarrak euskaraz artatzeko lehentasuna duten unitate organikoak identifikatzen dira: informazio-puntuak eta erregistroa, eremu euskaldunean ezarritako zerbitzuak, zonalde batean baino gehiagotan arreta ematen duten zerbitzu nagusiak eta zerbitzu ohikoenak.

Aldi horretan bete beharreko helburuak ere ezartzen dira; besteak beste, derrigortasuna zehaztea, langileak euskaraz trebatzea, herritarrak euskaraz artatzeko neurriak hartzea, idatzizko informazioa bi hizkuntzetan egotea, hizkuntza-paisaia zehaztea (errotuluak eta elementu fisikoak), eta lizitatutako zerbitzuek arreta emateko irizpideak finkatzea.

Plana garatzeko antolaketa-egitura jasotzen da; hain zuzen ere, departamentuko lantalde bat, departamentu arteko batzorde bat eta Euskarabideako Gobernu Kontseilua izango dira koordinazio- eta garapen-erakundeak. Azkenik, hizkuntza-plana ebaluatzeko eta haren segimendua egiteko mekanismoak ezartzen dira.

Ostiralean, unitateetako bakoitzean hizkuntza-eskakizuna izan beharko duten plazak betetzeko irizpideen proposamena aurkeztuko zaio mahai sindikalari, dekretu horretan jasotakoaren arabera. Irizpide horiek Gobernu osoari aplikatuko zaizkio.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!