11.000 langile publiko baino gehiago daude behin behineko kontratuarekin ELA-k salatu duenez

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 12a, 14:24

Nafarroako enplegu publikoaren egoera larria salatu du ELA sindikatuak. “Prekarioa naiz. Noiz arte?” kanpaina abian jarri dute enplegu publikoa kontsolidatzeko eskaria egiteko. Urteroko kontratuak, hilabetekoak, astekoak edo ta egun batekoak salatu dituzte. Ezegonkortasun nabaria, enpresa pribatuari onartuko ez zitzaiona.

Administrazioan edo administraziorako lan egitea ez da pagotxa, normalean entzuten diren egonkortasun eta bizitza osorako lanaz gain, ezegonkortasuna, oporrik ez  edo ta mugikorrarekin pendiente daudelako milaka langile interino. Egun 11.000pertsona daude egoera horretan ELA sindikatuak salatu duenez, administraziorako lanean, lanpostu finkorik gabe.

Balorean jarri dute, azken lau urte hauetan inoiz baino Lan Eskaintza Publiko gehiago atera direla, bainan ez direla nahikoa deritzote. Prekarioa noiz arte? Kanpaina martxan jarri dute, hain zuzen, milaka lanpostu publikoen lan eskaintza eskatu eta egun interinitatean urteak emandako langileei, erraztasunak jartzeko lanpostu horiek lortzeko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!