Metropoli Forala 2018-11-15

Iruñeko udal solasaldian, Maravillas Gaztetxeaz aritu gara lau lagunekin: EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako zinegotzi Edurne Egino. Ondoren, Zinetika bideo-dantza jaialdiko zuzendari Laida Aldazekin mintzatu gara. Euskalerria Irratiak 30 urte egin dituen honetan, Sustrai Kolina bertsolaria elkarrizketa bereziak egiten hasi da, gurean. Irratiko langileoi banan banan eginen dizkigu elkarrizketak. Gaur, Juan Kruz Lakastaren txanda izan da.