Haur eskolen ikasturte berria gaur hasiko da

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 16a, 08:03

Hiru urte baino txikiagoak diren haurrak dira gaur ikasturte berria estreinatuko dutenak. 879 daude izen emanda haur eskoletakoren batean eta 177 itxaron zerrendan geldituak dira. 

Iruñeko Udalarenak diren hamaika haur eskoletan gaur hasiko dute ikasturte berria. 879 dira 0 eta 3 urte artekoak izen emanda daudenak. 62 plaza bete gabe gelditzen dira eta 177 haur daude itxaron zerrendan baina, hutsik dauden plazak ez datoz bat itxaron zerrendan dauden eskaerekin. Mendebaldean, Mendillorrin, Hello Buztintxurin, Printzearen Harresin eta Hello Azpilagainan beterik daude p,aza guztiak eta hutsik daude batzuk Haurtzaron, Donibanen, Goiz Ederren, Izartegin, Hello Egunsentin eta J.M Huarten. 

Berritasunen artean izanen dira Haurtzarok ateak berriz ere zabalduko dituela lanetan izan ostean; Hello Egunsentiko haurrak Arrotxapean hasiko dute ikasturte berria eskola hori berritzeko lanak egin ditzaten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!