Euskaraldiaren Nafarroako hamaikakoa: Hidalgo, Lakasta, Iantzi, Sanjurjo...

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 13a, 13:53
Argazkia: Pello Yaben, Nerea Fillat, Mikel Idoate, Mikele Grande, Juan Kruz Lakasta, Oier Sanjurjo, Zuriñe Hidalgo, Edorta Salvador, Saioa Jaurena, Nerea Egozku eta Julian Iantzi.

Arlo askotariko "euskaltzale erreferenteak" bildu dituzte hamaikakoan, ekimenaren "enbaxadore" izanen dira eta "herritarren parte hartzea" sustatuko dute.

Oier Sanjurjo, futbolaria; Julian Iantzi, aurkezlea; Edorta Salvador, okina eta sukaldaria; Zuriñe Hidalgo, abeslaria eta aurkezlea; Nerea Egozkue, modeloa; Nerea Fillat, Katakrak-eko kidea; Mikele Grande, Uharteko gaztea; Mikel Idoate, enpresaria; Pello Yaben, enpresari aholkularia; Juan Kruz Lakasta, kazetaria; eta Saioa Jaurena, errugbi jokalaria. Horiek dira Euskaraldiko Nafarroako hamaikakoa osatuko dutenak. Beren zeregina: ekimenaren "enbaxadore" izatea, eta "herritarren parte hartzea" bultzatzea.

Belarriprest -berarekin euskaraz egiteko gonbita egiten diena gainontzekoei- eta Ahobizi -euskara ulertzen duten guztiei euskaraz eginen diena- roletan ariko dira. 

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra

340 udalerritik gora izena eman dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra iraunen duen Euskaraldian. Norbanakoen izen ematea, irailaren 20an zabalduko dute. 

Hizkuntza ohiturak "aldatu" eta euskararen erabilera "hazteko" ariketa eginen dute Euskaraldian parte hartuko dutenek, Euskaraldia "ariketa soziala" abita, "ez da euskararen aldekotasuna adierazteko kanpaina bat".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!