PSN, Ciudadanos eta UGT ere "euskararen inposizioaren aurka"

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 17a, 08:16
Maria Chivite PSNko idazkari nagusia.

>Maria Chivite (PSN): "Gobernua egiten ari den hizkuntz politikaen aurka gaude, ez euskararen kontra".
>Carlos Perez-Nievas (Ciudadanos): "Zonifikazioaren alde gaude eta ez dugu onartzen euskarak puntua dezan baztertzaileki".
>Jesus Santos (UGT): "Euskara inposatzen ari da gobernua Nafarroaren errealitateari erreparatu gabe".

Ez omen da euskararen aurkako mobilizazioa baizik eta Gobernua egiten ari den hizkuntz politikaren kontrakoa. Hala nabarmendu dute azken orduotan PSNk, Ciudadanosek eta UGT sindikatuak. Alderdi sozialistako idazkari nagusiak esan zuen "koherenteki" jokatuko dutela eta manifestazio horretan parte hartuko dutela: "Administrazioan euskara txertatzeko egin duten dekretuaren aurka gaude, ez dugu zonifikazioan aldaketarik nahi eta Nafarroako Administrazio Auzitegira ere jotzen ari gara zenbait udaletan egiten ari diren hizkuntz perfilen aurka", argitu du PSNko Maria Chivitek. Berarekin batera hitz egin dute baita Gazte Sozialistek ere (Juventudes Socialistas de Navarra): "Ez da euskararen kontrako protesta izanen baizik eta euskara inposatzeko eta alderdikoiki jokatzeko jarrera kritikatzeko baizik", adierazi du Carlos Mena Gazte Sozialisten izenean. "Euskara ondare kultural eta sozial gisa nahi dugu eta ez inposizio gisa, azken horrek bakarrik haustura soziala eraginen duelako". 

Ciudadanosek ere alderdi sozialistaren bidetik jo du: "Laukoaren gobernua egiten ari den manipulazioaren aurrean erantzuna emanen dugu kalean", adierazi du Carlos Perez-Nievasek. "Hizkuntz politika erreala behar du Nafarroak", gaineratu du. Eta uste du lauko gobernua bazterrean uzten ari dela eremu-ez euskalduna deritzona, eta ez hori bakarrik, euskara ezagutzarik ez duen herritar hori ari da diskriminatzen. "Administrazio publikoan sarbidea izateko diskriminazioa sortzen ari dira, enpresek euskara plana egin behar izatea ere inposatzea da". Bukatzeko adierazi du: "Euskara erreskatatu nahi dugu politikoki erabiltzen ari direnen eskuetatik". 

Ekainaren 2ko manifestazioan parte hartuko du baita sindikatu batek gutxienez: UGTk. "Bat gatoz zonifikazioarekin eta ez dugu onartzen euskarak puntua dezan baztertzaileki", esan du Jesus Santos sindikatuko idazkari nagusiak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!