Aurtengo Nafarroa Oinezek baditu doinua eta irudia

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 26a, 12:27

Bikin Bat In goiburua izanen du Lesaka ikastolak antolatuko duen Nafarroa Oinez jai handiak eta izen bera dute baita kantuak eta bideoklipak ere. Oinez Txokoan ere programazio zabala izanen da aurtengo sanferminetan. 

Bikin Bat In kantua eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Lesakan izanen da aurtengo Nafarroa Oinez eta badu doinua eta irudia. Hitzak Estitxu Arozena Bertsolariak jarri dizkio, musika Igor Telletxeak. 

Bideoklipa Xumar Altzugaraik egin du. Tantirumahiru ikastolako iragana eta oraina islatu ditu. Bereziki haurrak ageri dira.

Oinez txokoa

Takoneran aurten ere Sanferminetan Oinez txokoa izanen da. Lesakako ikastola ari da aurtengo Nafarroa Oinez prestatzen eta sanferminetan hitzordu bikoitza izanen dute: Iruñean nagusiena bai, baina Lesakan ere sanferminak dituzte eta han ere izanen dira, osatuan eta jantziak saltzeko dendarekin.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek izanen dute ardura txupinazoa jaurtitzeko, eta hortik aurrera musika izanen da gauero.

Tantirumahiru ikastolak 42 urte beteko ditu. Zazpi ikaslerekin ekin zioten bideari eta egun ehundik gora dira. Espazioa txiki gelditu zaie eta asmoa da Nafarroa Oinez jaiarekin ateratako irabaziekin handiagotzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!