Metropoli Forala 2017-05-22

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 22a, 12:36

Osasunak Sevillaren aurka, bost eta huts galdu zuen Ligako azken partiduaz hitz egin dugu Eñaut Agirrebengoa eta Iñaki Berastegi kirol kazetariekin. Esperientziaren tertulian, Patxi Zabaleta idazle eta abokatu leitzarra izan dugu, atzoko, gaurko eta etorkizuneko PSOE alderdiaz solasean. Errepideak eta espaloiak hankaz gora, koloretako hodiak eta hainbat langile lanean. Horixe dugu irudia gure kaleetan azken urteotan. Zuntz optikoaz ari gara solasean. NUPen ikerketa berezia egiten ari dira tresna hori hobetzeko. Haritz Iribas ingeniariak eman dizkigu xehetasunak. Amaitzeko, kulturaren tarte berria estreinatu dugu Metropoli Foralean: Euskandinavia. Iker Alvarez poeta eta itzultzailearen eskutik Jared Diamond idazleaz eta Ego-Wrappin musika talde japoniarraz aritu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!