Brian Currin izanen da gaur Iruñean, Foro Sozialean

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 18a, 08:37
Foro Sozialean gaur izanen da Brian Currin. Arg: ahotsa.info

>Tres Reyes Hotelean izanen da Foro Soziala gaur 17:30ean. 
>Martxoan Donostian egin zuten IV.Foro Sozialaren ondorioak aurkeztuko dituzte gaur: "Motibazio politikoengatik ihes egindako edo preso daudenen itzulera errazteko", izan du izenburua.

Brian Currin izanen da gaur Iruñean. Hegoafrikako egiaztatzailea eta Nazioarteko Harremanetako Taldeko koordinatzailea da bera. Martxoan Donostian egin zen VI. Foro Sozialaren ondorioez ariko dira. "Motibazio politikoengatik ihes egindako edo preso daudenen itzulera errazteko", izan du izenburua eta Johan Galtung ere izanen da gaia aztertzen. Galtung soziologoa eta matematikaria da eta 1987an Bakearen Nobel Saria eman zioten. 200 gatazkatan baino gehiagotan izan da bitartekari. 

Tres Reyes Hotelean izanen da Foro Soziala gaur 17:30ean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!