Metropoli Forala 2017-05-17

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 17a, 11:57

Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Virginia Aleman, EH Bilduko Dabid Anaut eta Ahal Dugu alderdiko Laura Perez legebiltzarkideak izan dira Irrintzi Dorrean. Iruñeko alkateorde Patri Peralesekin gure hiriko autobus geltoki zaharrean amaitu dituzten obrez eta bertan garatuko duten Geltoki proiektuaz hitz egin dugu. LGTBI kolektiboari arreta eskaintzeko unitatea sortu du Nafarroako Gobernuak. Kepa Yecora irakaslea eta ekintzailea izanen da ataleko arduradun. Kattalingune zerbitzuko sexologoa da Erika Salvatierra. Biak elkarrizketatu ditugu gaurko saioan. Angel Erro poeta burlatarra gai librean aritu da saioaren amaieran. Aingeru Epaltzaren iritzia ere jasoko dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!