Metropoli Forala 2017-05-15

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 15a, 12:54

Osasunari buruz zentzurik zabalenean mintzatu gara gaurko saioan. Lehenik, gorritxoek, larunbatean, Sadarren, Granadaren kontra bi eta bat irabazi zuten partidaren analisia egin dugu. Horren ondoren, luze eta sasoiko bizitzeari buruz mintzatu gara. Zahartze osasungarrirako estrategia aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. "60 urtetik gora, bizkortu zaitez, hobeto bizi". Hala deitu diote plangintzari. Koldo Cambra, Osasun Komunitarioaren Sustapen Zerbitzuko buruak eman dizkigu azalpenak. Sanduzelain, Ibaiertzean esperimentu musikala eta soziala hasiko dute gaur. Kultura, musika eta komunitatea lotu nahi dituzte ekimen honen bitartez. Ion Celestino Broken Brothers taldeko tronpeta jotzaileak eman digu egitarauaren berri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!