E.G.A.fest elkartasun jaialdia larunbatean Lizarran

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 11a, 20:32
Alfredo Dufur EGAfest jaialdiko laguntzailea

Hiru urteko Aiora Lizarrako neskatilak behar duen tratamendurako dirua biltzeko antolatu dute E.G.A. fest (Eutsi Gogor Aiora festibala). Mikel Urdangarin, Esne Beltza, Zea Mays eta DJ Elepunto egonen dira bertan, besteak beste. 

Elkartasun jaialdi handia prestatu dute Lizarran heldu den larunbat honetarako.  

Aiorak behar duen tratamendurako 25.000 euro bildu nahi dituzte antolatzaileek, eta horretarako 2.000 sarrera saltzeko erronka hartu dute. Mikel Urdangarin, Esne Beltza, Zea Mays eta DJ Elepunto  izanen dira protagonistak arratsaldeko 19.00etatik aurrera Lizarra Ikastolan eginen den kontzertu handian. Sarrerak Internet bidez eskura daitezke 10 euroan eta egunean bertan leihatilan 12 euroan.

Baina EGAfest ez da soilik musikaz elikatuko, eguneko plan ederra ere prestatu baitute Santiago Plazan egiteko.  

 

Maialen Zabalbeaskoa, Aioraren ama, eta Alfredo Dufur laguntzailea izan ditugu Euskalerria Irratian. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!