Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Langile klasearen omenezko oroitarria jartzeko eskatu du Arrotxapeak

Euskalerria Irratia 2017-05-02 07:46   Gizartea  Nafarroa

Laneko Osasunaren Nazioarteko Egunean mobilizazioa antolatu zuten eta hildako langileak izan zituzten gogoan. 1.600 sinadura jaso dituzte Matesa ondoan eskultura jartzeko.

Lan istripuek eraildakoak omentzea, baita langile klasea bera ere. Hori da Arrotxapeko hainbat auzokidek duten asmoa. Azken hamar urteetan, auzoko hiru behargin zendu dira: Iñaki Requejo, Raquel Marturet eta Natalio Morillo.

Horregatik, Laneko Osasunaren Nazioarteko Egunaren karietara mobilizazioa egiteaz gaindi, eskaria egin diote Iruñeko Udalari, oroitarria ipini dezan. 

Martzelo Zelaietako biribilgune batean jarri nahi dute monolitoa, hain justu, Matesa zenaren ondoan, enpresa enblematikoa baita hori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa