Caravinagrek iragarriko ditu 2017ko sanferminak

Euskalerria Irratia 2017ko api. 28a, 14:08
'Sanferminetako goizak' afixa izanen da irabazlea eta 2017ko sanferminak iragarriko ditu.

>'Sanferminetako goizak' izeneko kartelak lortu du iruindarren babesik handiena.
>Maximiliano Cossati da afixaren egilea. 
>Iruñean erroldatutako 5682 lagunek hartu dute parte botoa emanez. 

Iruñean erroldatutakoek izan dute botoa emateko aukera, eta 5.682 lagunek parte hartu dute aurten, iaz baino 396 gutxiago. Cossatik 3.600 euroko saria jasoko du bere lanarengatik. Sanferminetako goizak afixak lortu ditu boto gehien eta hala, Caravinagreren irudiak iragarriko ditu 2017ko sanferminak. 

Maximiliano Cossati artistaren obra da 'Sanferminetako goizak' deitutakoa. Zortzi finalisten artean horixe aukeratu dute iruindarrek boto bidez.

Dagoeneko ohiko bihurtu da Caravinagre sanferminetako afixetan. Azken bost urteetan hiru bider izan da Iruñeko bestetako kartelen protagonista, eta 1990. urtetik bosgarren aldia du lehenbiziko planoan. Aurretik, 1947. urtean ikus zitekeen kilikia bestetako afixan, haur batek iletik tira egiten ziola. Hala ere, egoera hori ez da beti horrela izan. Denboran atzera eginez gero beste buruhandi batzuek iragarri dituzte Iruñeko bestak: Barbasek 1920an, Alkateak 1941ean eta Patatak 1935ean eta 1951n.

Erlazionatuak

Sanferminak iragartzeko zortzi aukera

Euskalerria Irratia 2017 api 11 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!