Hil egin da emakume bat auto istripuan Allon

Euskalerria Irratia 2017ko api. 24a, 10:54

34 urteko emakumea hil egin da bere autoak kamio baten kontra talka egin ostean. Errioxarra zen. 

7:47an jazo da istripua. Bide gurutze batean izan da ezbeharra: NA-122 Lizarra-Andosilla eta NA-666 Allo-Sesma artean, 12. kilomentroan. Larri zauritu da eta berehala eraman dute anbulantzian baina hil egin da ordu batzuen buruan. Kamioi batek eta hildako emakumeak gidatutako autoak egin dute elkarren aurka talka. Anbulantzia,suhiltzaileak eta Foruzaingoa gerturatu dira ezbeharra izan den tokiraino. Atestatuen talde bat ari da lanean istripuaren nondik norakoak aztertzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!