Iruñeko gotorlekuak hobe ezagutzeko aukera, Aste Santuan

Euskalerria Irratia 2017ko api. 6a, 08:18

Gotor-hiriaren, bastioien eta Ziudadelaren historian barnako ibilbidea antolatu du Iruñeko Udalak. Apirilaren 13tik 17ra hiru bisita gidatu mota egingo dira egunero, eta apirilaren 15ean bisita horietako bi euskaraz izango dira.

Iruñeko Udalak hiru bisita gidatu mota antolatu ditu Aste Santurako, hirian zein harresitutako inguruan barna, iruindarrek eta bisitariek Iruñeko gotorleku-ondarea ezagut dezaten. Horietako bi euskaraz ere eskainiko dira.

Bisitak apirilaren 13tik 17ra egingo dira. Goizez, 11:00etan, Iruña: historia harresien artean izeneko bisita egingo da, eta haren bidez jakinen dugu nola moldatu duen hiria mendeetan zehar eduki duen gotor-izaerak.. Arratsaldez, beste bi eskaintza daude: 16:30ean, Bidaia bastioien barnealdeetara, eta 18:30ean, Ziudadela. Lehenengoan, Magdalenako Aurrealdeko eta Frantziako Aurrealdeko bastioietara sartzea proposatzen du, gotor-elementu horiek, haien sekretuak, funtzionalitatea eta zentzua ezagutzeko. Bigarrenean, parte-hartzaileek Ziudadelaren berezitasuna ezagutu ahal izango dute: pentagono itxura duen eta oraindik erabiltzen den gotorleku bastioidun zaharrena baita munduan. Apirilaren 15ean, Iruña: historia harresien artean eta Bidaia bastioien barnealdeetara bisitak euskaraz egingo dira, ohiko ordutegian.

Sarrerak jada eskuratu daitezke, aurrez aurre Iruñeko Udaleko Turismo Bulegoan (Udaletxe plazan), oficinaturismo@pamplona.es helbide elektronikoan eta 948 420 700 telefonoan. Bisiten prezioak 4 eta 5 euro artekoak dira, baina 10 urtetik beherako haurrendako doan dira. Ibilbidea egiteko, gutxienez, 10 pertsonako taldea osatu beharko da.

Edozein bisita gidatuetako sarrera aurkeztuta, aukera izanen da Gotorlekuen Interpretazio Zentroa merkeago bisitatzeko. Proposamen hauek Creacity mugaz gaindiko proiektuaren baitan sartzen dira; proiektu horrek Iruña, Hondarribi eta Baionako gotorleku-ondarearen balio turistiko eta kulturala nabarmentzea dauka helburu, betiere berrikuntzan oinarrituta. Proiektua Espainia, Frantzia eta Andorra Lurraldeen arteko Lankidetzako programaren barruan dago (Poctefa, 2014-2020).

Bisita gidatuak Aste Santuan

IRUÑA: HISTORIA HARRESIEN ARTEAN

  • Apirilak 13 – 17. Apirilaren 15ean, euskaraz
  • Ibilbidea: Udaletxea – Portalapeko etxartea – San Saturnino eliza – Kontuen Ganbera – San Frantzisko plaza – Kontseiluko plaza – Gazteluko plaza – Katedrala. Topalekua: Udaletxe plazako Turismo Bulegoa
  • Ordutegia: 11:00
  • Prezioa: 5 euro. 10 urtetik beherako haurrak, doan
  • Iraupena: 90 minutu, gutxi gorabehera

BIDAIA BASTIOIEN BARNEALDEETARA

  • Apirilak 13 – 17. Apirilaren 15ean, euskaraz
  • Ibilbidea: Redingo Bastioia – Guadalupeko Bastioia (sarrera) – Barbazan ingurabidea – Labriten Bastioia (sarrera). Topalekua: Zaldi Zuria
  • Ordutegia: 16:30
  • Prezioa: 4 euro. 10 urtetik beherako haurrak, doan
  • Iraupena: 90 minutu, gutxi gorabehera
  • Euria eginez gero, bertan behera geratuko da.
  • Oharra: gomendagarria da oinetako erosoak eta linterna txiki bat eramatea

ZIUDADELA

  • Apirilak 13 – 17
  • Ibilbidea: Guardia-gorputza – Kaserna – Arma plaza – Kasamata – Antzinako kapera – Poterna – Laguntza atea. Topalekua: Ziudadela, Armada etorbidetik sartuta.
  • Ordutegia: 18:30
  • Prezioa: 4 euro. 10 urtetik beherako haurrak, doan
  • Iraupena: 90 minutu, gutxi gorabehera
  • Euria eginez gero, bertan behera geratuko da.
Edozein bisita gidatuetako sarrera aurkeztuta, aukera izanen da Gotorlekuen Interpretazio Zentroa bisitatzeko sarrera merkeago erosteko. 
Informazio gehiago jasotzeko edo sarrerak erreserbatzeko jo Iruñeko Turismo Bulegora, oficinaturismo@pamplona.es helbidera edo 948 420 700 telefonora.
Ibilbidea egiteko, gutxienez, 10 pertsonako taldea osatu beharko da.
Gotorlekuen interpretazio zentroa
  • Ordutegia: asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
  • Prezioa: 3 € helduendako, eta 12 urtetik beherako haurrendako, doan
  • Ostegunetan sarrera 1,5 eurokoa da, eta prezio hori bera dauka, edozein egunetan, pertsona hauentzat: pentsiodunak, unibertsitateko ikasleak, 20 kidetik gorako taldeak, desgaituak, Gazte Txartelaren jabeak, langabeak, irakasleak  eta erromesak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!