Puik, Obanosek eta Biurrunek zonalde mistoan sartzeko eskaera egin dute

Euskalerria Irratia 2017ko api. 4a, 10:07
Argazkia: Puiu herriaren panoramika.

Apirilaren 27ra arte eska daiteke zonalde aldaketa. Une honetan, 34 udalerrik egin dute eskaera.

Handitzen ari da zonalde mistoan sartu nahi duten herrien zerrenda: 34 dira jada, Puiuk, Obanosen eta Biurrunek eskaera egin ostean. Apirilaren 24arte egin dezakete aldaketa legala eta parlamentuan tramitatuko dute eskaera, Euskararen Legea aldatzeko emendakin baten bitartez.

33.000 biztanle ordezkatzen dituzte 44 udalerri horiek; gehienak, Estellerriakoak dira, baita erdialdekoak ere.Bdaude herri txikiak, baina baita merdindade buruak ere: Zangotza eta Erriberri, esaterako. Horrez gainer,a aukera aprobetxatu dute Iruñerriko herri batzuek, Berian eta Tiebasek, adibidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!