Kale saltzaileen lana ez "kriminalizatzeko" aldarrikatu dute

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 31a, 12:31
Argazkia: SOS Arrazakeria eta Paperak Denontzat taldeetako kideak, epaitegi aurrean, protestan.

Bi lagun epaitu dituzte kale salmentan ibiltzeagatik, eta elkartasuna adierazi diete SOS Arrazakeria eta Paperak Denontzat taldeek, epaitegi aurrean elkarretaratzea eginez. Kale salmenta "ez zigortzeko" aldarrikatu dute.

Orain dela lau urte atxilotu zituzten bi lagun Lizarran, kale salmentan aritzeagatik, eta gaur epaitu dituzte, Iruñean, SOS Arrazakeria eta Papelak Denontzat plataformek deituriko elkarretaratzea epaitegiaren aurrean zela. Kale salmenta "ez kriminalizatzeko eta ez zigortzeko" exijitu dute protestaren deitzaileek, Pertsonak ez dira ilegalak eta Ez dago aldaketarik denok sartzen ez bagara aldarri artean. 

Zigor kode berriak zigorrak "are gehiago" gogortzen dituela gogorarazi du Beatriz Villahizan SOS Arrazakeriako kideak -gaur epaitu dituzten bi lagunak zigor kode zaharraren arabera epaituko dituzte-.

Aurrekariak izateak, gainera, ekiten du pertsonek herritartasuna lortzea edota paperak berritzea: "Horrek kanporatzea eragin dezake".

Gizarte eta babes eragileek kale salmenta ez kriminalizatzeko kanpaina abiatu dutela gogorarazi du Villahizanek, latza baita egoera: "Berzigortze prozesu baten aurrean gaude, kriminalizazio era berrien aurrean; errepresioak sistemaren ertz ikustezinak kolpatzen ditu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!