Sortuk zuzendaritza berria nork osatuko duen erabakiko du bihar Iruñean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 24a, 14:27

Sortuk Nafarroan batzarra eginen du bihar. Zuzendaritza berria nork osatuko duen erabakiko dute. Aurretik herritarrei bozkatzeko aukera eskaini diete eta horretarako atzo arte izan dute aukera botoa emateko. 

Nafarroako Antzerko Eskolan eginen du Nafarroako Sortuk kongresua. Bihar izanen da eta zuzendaritza berria nork osatuko duten iragarriko dute, besteak beste. Aurretik, herritarrek eman dute botoa eta euren erabakia izanen da. Botoen emaitzak emanen dituzte bihar. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!