Berri Txarrak taldeak 'single' berria estreinatuko du apirilaren 22an

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 24a, 08:18

'Bakarrik egoteko modu berri bat' izenarekin argitaratuko dute binilozko kanta berria Lekunberrikoek. 

Twiterren iragarri dute. Single berria iritsiko da apirilaren 22an. Bakarrik egoteko modu berri bat izenburuarekin binilozko singlea izanen da.  

DDPB bira amaitu berritan (Madrilgo Rivieran sarrerak agortuta) eta udako jaialdiei ekin aurretik, ezusteko musikala dakar Berri Txarrak taldeak: Record Store Day egunerako propio grabaturiko 10 hatzbeteko binilozko single berria. 1.000 aleko edizio mugatu hau apirilaren 22an kaleratuko da taldearen Only In Dreams zigiluaren bitartez eta disko-denda independenteetan baino ezingo da lortu (denden zerrenda www.recordstoreday.es helbidean). Binilo bakoitzak kantuak digitalean doan deskargatzeko kodea izango du barruan.

A aldea: ‘Bakarrik egoteko’ (Kantu berria)
B aldea: ‘Belaunaldi bat’ (The Wipers taldearen bertsioa)

Grabaketa 2017ko urtarrilean egin zen, Cal Pau Recordings masian (St. Pere Molanta, Bartzelona), Santi García teknikari zela. Diseinua taldeak berak egina da, Galder Izagirreren argazkiekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!