Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak zeintzuk diren jakin nahi?

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 9a, 09:50

Martxoaren 18an hasita, hiru finalaurreko jokatuko dira, eta horietako bakoitzeko irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean.

Sailkapenaren araberako bost bertsolari ere pasako dira apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalera. Hauek izango dira finalaurrekoak.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako webgunean ikus daiteke informazioa osorik.

www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke saio guztietarako sarrerak. Berako sarrerak, gainera, Errekalde ostatuan erosi ahalko dira, eta Agoitzekoak Angiluerreka Elkartean. Saioen egunean bertan, gainera, zabalik izanen dira hiru aretoetako leihatilak, 16:00etatik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!