Aurrematrikulatzeko garaia iritsi zaie hiru urteko haurren gurasoei

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 13a, 09:13

> Haur eta Lehen Hezkuntzan aurrez izena emateko kanpaina hasi da. Otsailaren 13tik 17ra izanen da.
> 2014an jaiotako haurrek heldu den ikasturtean zein ikastetxetan ikasiko duten erabakitzeko unea iritsi zaie gurasoei.
> Gutxi gora behera 6. 200 haurrek eman beharko dute egunotan izena ikastetxeren batean.

Haur eta Lehen Hezkuntzan aurrez izena emateko kanpaina hasi da gaur. 2014an jaiotako haurrek heldu den ikasturtean zein ikastetxetan ikasiko duten erabakitzeko unea iritsi zaie gurasoei. Gutxi gora behera 6. 200 haurrek eman beharko dute egunotan izena ikastetxeren batean. 

Etxea ikastetxetik hurbil egotea lehenetsiko da, ikastetxe gehiago sartu ahalko dira Atzerriko Hizkuntzetan Ikasteko Programan eta zonalde ez euskaldunetan D ereduaren eskaintza zehaztua izanen da aurten.

Iaz, eremu ez euskaldunean D ereduan ikasi nahi zuten ikasleen eskari erreala ezagutu behar zen lehenbizi, gero, eskaintza antolatu ahal izateko. Datorren ikasturterako baina, erraztu eginen dira gauzak Hezkuntzak zonalde ez euskaldun guztian banatutako 14 ikastetxe publikoen zuzendaritzekin koordinatu duelako: bertako ikastetxeetan zabalduko dira D ereduko lineak. 

Hezkuntza-eskaintza honetan interesatutako familiei informazio zehatzagoa emateko asmoz, informazio-hitzaldiak antolatu dira 14 ikastetxe publiko horietan; bertan, ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzako kideek eta Hezkuntza Departamentuko nahiz Euskarabideko teknikariek parte hartuko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!