Esa urtegiaren egoera "larriagoa" da eta eskuin hegalak "arrisku handiz" mugitzen segitzen du

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 9a, 07:50
Iker Aramendia (Esa gehiagorik ez) parlamentuko batzordean.

> Esa gehiagorik ez plataformak parlamentuko batzordean ohartarazi zuen egoerak okerrera egin duela, eskuin hegalak mugitzen segitzen duela eta informaziorik ez zaiela iristen. 
> Antonio Casas geologoak uste du mugimendua ez dela txikituko eta ezin dela jakin zer nolako eboluzioa izanen duen. 

Esa gehiagorik ez plataformako kideak izan dira arratsaldean parlamentuan. Protesta egin dute Esako urtegian egiten ari diren lanak, proiektua bertan behera uzteko eskatzen. Gero, zenbait kide eta Antonio Casas geologoa izan dira Landa Garapenerako batzordean.

Esa urtegian egiten ari diren lanez mintzatu dira. Eta gogoratuko dute, eskuin hegalak mugitzen segitzen duela eta hori ez dela arrisku bakarra. Obrak berak, proiektuak osotasunean eragiten duelako egoera desegonkortzera. 

Informaziorik ez zaiela iristen ere salatu dute. Ebroko Ur Konfederazioak eta Ministerioak ez die datu eguneraturik ematen eta horrek areagotu egiten du Esa urtegiaren inguruko herrietako biztanleen artean.

Alderdi politikoei eskatuko diete eurekin bat egin eta Esa urtegiaren proiektuaren inguruko xehetasun guztiak eskatzeko.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!