Gobernuak “euskararen inguruan ikuspegi berri bat” bilatzen du bere Plan Estrategikoarekin

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 24a, 20:38

Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak aurkeztu du Plan berria Parlamentuaren aurrean. Bihar asteazken goizean onartuko da.

Plan honek “euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatu nahi die Nafarroako herritar guztiei” eta “Nafarroa osoan”, azaldu du kontseilariak.

Aurrekontuei doakienez aditzera eman du 2017an 3.168.000 euro inguruko kopurua izanen dela, baina kopuru hori ez dela guztira inbertituko dutena hori delako soilik “plangintza aurrera eramateko Euskarabidearen aurrekontuetan dagoen partida.” 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!