Sortuk zuzendaritza berria osatuko du datozen egunetan

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 9a, 08:20
Sortu zuzendaritza osatzen ari dira. Arg: argia.eus

Guztira 37 hautagairen artean aukeratu ahal izanen dute militanteek eta 15 izendatuko dituzte zuzendaritza kide. Gaurtik urtarrilaren 20ra bozkatzen ahalko dute. 

Sorturan zuzendaritza osatzeko 15 kide gehiago izendatuko dituzte egunotan. Gaurtik hasita 37 hautagairen artean bozkatu ahal izanen dute militanteek. Guztira 29 izanen dira zuzendaritza horretako kideak eta 14 dagoeneko izendatuak daude.

Horren ondotik, Sortu alderdiak kongrasua eginen du Iruñean urtarrilaren 21ean. Zerrenda irekiak izanen dira eta hala militanteek nahi duten pertsona aukeratu dezakete botoa emateko unean. 

Sorturen zuzendaritza osatzeko 37 hautagai: 

Rufi Etxeberria; Karmelo Landa; Saúl Curto; Elena Beloki; Marian Beitialarrangoitia; Unai Urruzuno; Agus Figal; Anita Lopepe; David Cobos; Domeka Lasarte; Endika Perez; Eneko Barberena; Eneko Compains; Floren Aoiz; Galder Gonzalez; Gorka Etxeberria; Gorka Ortiz de Guinea; Gorka Zozaia; Ibon Meñika; Igor Ortega; Iñaki Olalde Agurain; Iñaki Zugadi; Iñigo Erkiaga; Jean François Lefort; Jon Ander Resa; Joseba Garmendia; Julen Larrinaga; Karlos Renedo; Lur Albizu; Maite Sabalza; Mikel Egibar; Mikel Luloaga; Nekane Zinkunegi; Nerea Guijarrubia; Oier Azkarraga; Saúl Curto; Xabier Alegria eta Xabi Larralde.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!