Euskal presoen askatasuna eskatzeko 'Kalera Kalera' ekimena Iruñean

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 27a, 14:27
Garazi Autor eta Alberto Matxain izan dira agerraldian hitz hartu dutenak.

> Itxialdia eginen dute San Lorenzo Elizan gaurtik osteguna arte. 
> 'Irekialdia' izeneko ekimenaren baitan manifestazioa izanen da ostegunean Iruñean.

Kalera kalera ekimenak aurrera segitzen du ekitaldiak antolatuz. Euskal Preso Politikoen askatasuna eskatzen ari dira, auzoz-auzo, eta herriz herri. Nafarroan, larunbatean bizi martxa egin zuten Sakana zeharkatuz eta ekitaldia Etxarri-Aranazen eginez.

Iruñera etorri da oraingoan Kalera Kalera ekimena. Arratsaldetik aurrera, ekimen horretako kideak San Lorenzo elizan itxialdia egitera sartuko dira. Ostegun arte izanen dira han barruan

Irekialdia izena du baina ekitaldiak, hain zuzen, ostegunean San Lorenzotik irtenda manifestazioa eginen dutelako.

Ordurarte eta San Lorenzon dauden bitartean, kalean ere, zenbait hitzordu antolatu dituzte: Mannequin Challenge errekoletak plazan arratsaldeko lauetatik aurrera, bosterdietan presoei eskutitzak idatziko dizkiete. Bihar, bertsolariak izanen dira Navarreriako balkoietan, ostegunean, manifestazioa errekoletak plazatik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!