Kezka agertu du Altsasuko bozeramaleen batzordeak atxiloketengatik

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 15a, 08:07

Lau puntuko adierazpena onartu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Goazen Altsasuk eta PSNk. Ez du bat egin UPNk. 

Gazteen izen-abizenak Espainiako zenbait komunikabidetan agertu izanaren zalantza agertu du, are gehiago gazte horien arteko bi adin txikikoak izanda.  Udalak adierazpenaren lehen puntuan jaso du lehen kezka hori. Gurasoek bezala, Udalak ere uste du babesgabe eta kezka handiarekin daude gazteak baita euren senitartekoak ere. Auzitegi Nazionalera auzia eramatea ere gehiegizkoa dela uste dute, delitu terroristatzat hartzea bezala.

Erakunde guztiei babesa eskatu diete Nafarroara ekar dezaten auzia, instrukzioa hasi zen tokian eta Foruzaingoak segi dezala. Era berean, elkartasuna eskaini die eragina pairatu duten guztiei eta Altsasuko bizilagunei eskerrak eman dizkiete erakutsi duten jarreragatik. Liskarrak ez zuela inoiz pasa behar ere gaineratu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!