Aurreko urtean %0,84 defizita izan zuen Nafarroak

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 25a, 09:26

Espainiak Barne Produktu Gordinaren %0,7ko defizita izateko eskatu egin zion Nafarroari, eta herrialdeak igaro egin du muga: %0,84koa du, behin behineko datuen arabera.

Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak eman zuen atzo datua, eta oraindik enpresa batzuen zenbakiak jasotzea falta bazaie ere, behin betiko zifra buelta horretan ibiliko dela azpimarratu du.

Orain, berregituraketa plan bat eska dakioke Madrilek Nafarroari, baina "kopuru txikia" denez, problemarik ez dela izanen aurreikusi dute.

UPNren eta PSNren zergaren emaitza da desbideratzea, Aranbururen irudiko. Aintzat hartu beharrekoa da zerga jaitsieraren karitara 30 milioi euro inguru gutxiago bildu dituztela diru kutxa publikoek.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!