Gaur deklaratuko du Abel Azkonak eta babes emateko elkarretaratzea eginen dute

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 23a, 09:51
Abel Azconak epailearen aurrean deklaratu beharko du ostegunean. Arg: eitb.eus

Justizia epaitegira joan beharko du artista iruindarrak gaur epailearen aurrean deklaratzera. 9:00etan elkarretaratzea eginen dute Azkonari babesa adierazteko.

Justizia Jauregiaren parean 9:00etan elkarretaratzea eginen dute zenbait herritarrek adierazpen askatasunaren alde. Abel Azkonak 9:30ean epailearen aurrean deklaratu beharko du erakusketa batean sagaratutako hostiak erabiltzeagatik. 'Aldaketarekin denon Iruñea, fundamentalismorik ez' goiburuarekin zenbait protesta egin dituzte herritarrek artista iruindarrari babes eman nahian, eta talde horrexek deitu du osteguneko mobilizazioa.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!