250 langile kaleratzeko aukera du gaurtik aurrera TRWk

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 18a, 14:09
TRWko langileek zenbait protesta egin dituzte kaleratzeak salatzeko. Arg: eitb.eus

Lan erreformak akordiorik gabeko Lan Erregulazio Espedientea abian jartzea ahalbidetzen dio enpresari. Francfort-en bilduko dira gaur multinazionaleko zuzendariak eta Europako batzordea.

Paul Parnhaman ZF TRWko zuzendari-gerenteak ahalmena du gaurtik aurrera 250 langile kaleratzeko. Landabengo lantokia errentagarria ez delakoan duela bi hilabete adierazi zuen langileak kaleratzeko asmoa. Negoziaziorik eta akordiorik ez denez lotu eta lan erreformaren ondorioz, gaurtik iritsi daitezke lantokira erabakiak.

Lehenengo unetik 250 langile kaleratzeko asmoa zegoela ohartarazi zuen Parnhmanek. Negoziazioek aurrera egin ahala, 123 kaleratze izan zitezkeela ere adierazi zuen, kalte ordaina 30 egunekoa litzatekeena urte bakoitzeko lanean, 17 aurrejubilazio eta beste 22 kaleratze urte amaierarako.

Alemanian batzartuko dira gaur 13:00etan ZF TRWko Europako komiteko Javier Jimeno (CCOO) eta Iñaki Alvarez (UGT) multinazionaleko kideekin 250 kaleratzeak negoziatzeko. Aurretik, 7:00etan komitea langileekin bildu dira azken mugimenduen berri emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!