Txanpon baten truke…sari ederrak Euskal Tonbolan!

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 30a, 18:31
Aurreko urtean Kubarako bidaia irabazi zuten parte hartzaileak. Argazkia: euskaltonbola.org

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako Euskal Tonbola Nafarroako tabernetara iritsi da. Abendura arte euro batean erosi ahal izanen dira euskarari bultzada emateko balio duten boletoak. Euskalerria Irratian asteazkenero 16:30ean Euskal Tonbolan jolasteko aukera izanen dute entzuleek.

Duela 10 urte lehenbiziko aldiz antolatu zuen Kontseiluak Euskal Tonbola baliabideak biltzeko eta euskararen aldeko kontzientzia hedatzeko. 

Erosleak txartela hazkatu behar du saria zein den jakiteko. Nagusiak Kariberako eta Mediterraneoan zeharreko bidaiak dira. Baina bada besterik: MP3 irakurgailuak, kamera digitalak, sakeleko telefonoak, DVD irakurgailuak, asteburuak landetxeetan, DVD sortak eta afariak, besteak beste.Euro baten truke txartel bat erosi ahal izango da eta sariaren izenarekin batera, norbanakoen euskara sustatzeko konpromiso bana azalduko da. Ekimen honen bidez biltzen den dirua, euskararen normalizaziorako proiektuak gauzatzeko erabiliko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!